Category Archives: Uncategorized

“CIBER ek onddoen kontsumoak diabetesa kontra laguntzen duen ikertuko du” (El Correo)

Estandarra

Errioxan kokatuta dagoen CIBIR zentroak onddoek gehiegizko pisua eta diabetesa dituzten pertsonengan duten aldeko efektuen ikerketa egiten ari dira, betiere Errioxan bertan landatutako kultiboekin.

Horretarako Errioxako “Instituto de Estudios Riojanos” ek 15.900 euroko diru laguntza ematen ari zaio. Izan ere ikerlariek txanpiñoia, “seta ostra” izeneko perretxiko mota bat eta “shitake” bezalako onddoetan oinarritu ahal izateko, eta lehen aipatutako gaixo horien metabolismoan duten eragina ikertzeko.

Ikerketa hau “in vitro” izango da, hala nola onddo horietatik ataratako zelulak kultiboetan jarriz, eta modu artifizial batean laborategiko plastikozko plaka batzuetan isolatuta edukiz.

Geroago, ikerlariek gehiegizko pisua duten pertsonengandik ataratako zelula batzuetan sartuko dute onddoen kultiboa eta bertako metabolismoan duen eragina aztertuko dute.
Hori guztia, onddoek gehiegizko pisua duten pertsonek dituzten parametroen alterazioak hobetzeko egiten dena da.

Albisteak

Irudia

Urtero bezala aurten ere Zeliakoen elkartekoek, elkarte kideentzako elikagaien zerrendaren liburua argitaratu eta kide bakoitzari liburu horietako bat eman die. Urtero bezala liburu antzeko bat ateratzen dute, bertan markaka sailkatuta zeliakoek jan ahal dituzten elikagaien izenak agertzen dira. Era honetan zeliakoek badute zerrenda bat errazten diena beraien elikatzeko arazo hori, izan ere supermerkatura joatean eta elikagai bat erosi nahiez gero, osagaiak irakurtzen egon beharrean, marka bilatu eta liburuan begiratuz jan ahalko duten ala ez horren erantzuna jakin ahalko dute.  Baina aurretik aipatu dudan bezala beharrezkoa da urtero berriztatzea eta urtero elkarteak bidalitako liburu berriari begirada bat ematea, urtero elikagaien zerrenda aldatzen doalako, eta aurreko urtean liburuan zegoena, agian aurten elikagai bera ezin dute  jan. Aldaketa horien zergatia ez dakit, baina posiblea da urtetik urtera egiten dituzten elikagaien enpresen behaketetan zerbait arraroa sumatzea eta badaezpada liburutik ezabatzea.

Horra hor beste urte batzuetako liburuen argazki bilduma:

This slideshow requires JavaScript.