Zer dakigu gaur egungo elikaduren inguruan? Ba al dakigu beraien jatorria? Bere osagaiak zeintzuk diren? EZ. Erantzuna argi dago, gai honen inguruan ez dakigu ezer. Zergatik? Nire ustez, ez zaigulako axola da. Ez zaigu inporta zer jaten dugun, ahalik eta osasuntsuen elikatzen saiatzen gara, benetan zer jaten dugun jakin gabe.

Ordea, elikadurekin eta elikatzeko orduan arazoak ditugun pertsonei, zer jaten dugun jakitea beharrezkoa zaigu, benetan osasuntsu egon ahal izateko. Kasu hauen inguruan hitz egiterakoan, gehienetan, alergietaz edota intolerantzietaz hitz egiten ari gara. Oso hitz eta kasu desberdinak direla argi ustea gustatuko litzaidake. Alergia,  elikagai bat jatean, gorputzeko sistema immunitarioak elikagaiaren kontra sortzen duen erantzuna da. Intolerantzia, ordea, elikagaia jaterakoan organismoak horren kontra sortzen duen erantzuna da, kasu honetan metabolismoan eragin zuzen edukiz.

 Gaur egun, ikastoletara edota eskoletara hurreratuz gero, gero eta haur gehiagok dituzte horrelako arazoak jaterako orduan. Alergiarik komunenak, behi esnearen proteinarena, fruitu sikuarena eta arrautzarena izaten dira. Intolerantzia komunenak, ordea, laktosarena eta glutenarena izanik.

 Pertsona hauentzat oso garrantzitsua da elikagai bakoitzaren osagaiak jakitea. Horretarako osagaien atala oso ondo bereiztuta egon behar da, pertsona hauek era errazago batean irakurri ahal izateko. Baina batzuetan osagaiak hain dira txikiak, non pertsonak ezin dute bertan jartzen duena irakurri, azkenean elikagai  hori jan ahal duten ala ezin duten jan jakin gabe. Zer kostatuko zaie enpresei osagaiak behar den moduan jartzea, irakurtzeko moduan egon ahal izateko.

Horrekin hainbat arazo egoteaz gain, gaur egungo elikagaiak kontserbatzaile eta koloragarriz josita daude,( E- 100, E180, E200…). Horrelako asko agertzen dira elikagaien osagarrietan, gero eta ohikoagoak izanik. Horrek jakinarazten digu elikagai horiek ez direla guztiz naturalak, sustantzia kimikoak dituztela elikagaia era egokian kontserbatu ahal izateko edo kolore berezi bat eman ahal izateko. Gero eta elikagai kimiko gehiago ari gara gorputzean sartzen, beraz ba al dakigu zertaz elikatzen garen?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s