Aurreko orrialdeaz gain, beste hainbat gaixotasun kroniko ditugu gaur egungo gizartean, horietakoen artean diabetesa egonda. Diabetes hitza gero eta famatuagoa da, bai pertsona nagusietan eta baita gazteetan ere. Diabetesaren arazoa, era erraz batean azalduz, gure gorputzak ez duela glukosa era egokian aprobetxatzen da. Gure eguneroko bizitza era egokian egoteko energia behar dugu, energia hori elikagaien deskonposaketaren bidez sortutako glukosaren bitartez jasotzen delarik. Gaixo hauen arazoaren oinarria pankreasen aurkitzen da, pankreasa intsulina fabrikatzeko bete beharra du,eta zelulek glukosa hori sartu ahal izateko intsulinaren beharra dute. Horretarako pankreasak gizakiok sartzen dugun glukosaren arabera jariatzen du intsulina.

Diabetes mota bi aurki ditzakegu, hala nola “Tipo I” eta “Tipo II” deritzogunak. Lehenengo honen arazoa gorputzak ez duela intsulinarik ekoizten da, beraz gaixoek intsulina hori kanpotik lortu behar dute. Gehienetan gazteek jasaten duten gaixotasuna da, horregatik “Diabetes juvenil” izena hartzen du. Bigarrenaren kasua guztiz kontrakoa da, izan ere kasu honetan gorputzak intsulina ekoizten duen arren, ez du nahikoa ekoizten edo ez du bere funtzioa behar bezala burutzen.

Diabetikoen arazoa, hipogluzemia edo hipergluzemia izeneko bi egoeratan aurkitu ahal direla da. Hipogluzemia, odolean glukosa maila baxua edukitzean gertatzen da, horren kausa nagusietako batzuk ondorengoak izanik: zefalea, orientazio falta, ikusmen arazoak, mareoak, etab. Hipergluzemia aldiz, odolean glukosa maila altua izatean gertatzen da,kasu honetan sintomarik aipagarrienak hurrengo hauek izanda: arnasteko zailtasunak, goragalea eta okadak eta ahoa oso siku izatea.

Gaixo hauentzako ez dago sendagairik, beraz beharrezkoa da odoleko glukosa maila kontrolatzea. Kontrol on baten bitartez beste gaixotasun batzuen prebentzioan laguntzen du, begiekin, giltzurrunekin, nerbioekin eta bihotzarekin lotura zuzena dituztenak. Glukosa maila egoki batzuk izateko oinarrizko metodo batzuk daude, dieta osasungarria eta planifikatua eramatea, kirola egitea, glukosa mailaren etengabeko azterketa, etab. hain zuzen ere. Horretarako, eta gaixoek kontzientziatuta egoteko, beharrezkoa da gaixoari gaixotasunaren inguruko informazio guztia helaraztea, hau da jakinaren gainean egotea. Izan ere, kanpo faktore batzuk (estresa, kirol gehiago egitea,elikagai batzuk jakitea), suposatzen dituzten ondorioetaz ongi informatua egotea.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s