Beharrezkoa al da bizitza zailago egitea? Beharrezkoa? Argi dago ezetz, baina gaur egungo gizartean eta bizitzen ari garen munduan, argi eta garbi ikus daitezke erronka guztiak. Zailago egiteko, gaur egungo gizarteak erronkak jartzen dizkie alergia eta intolerantziak dituzten pertsonei, bai prezioei begira eta baita gizarteak honen inguruan duen informazioari begira.

Lehenik eta behin esan beharra dago, egia dela gizartea gero eta kontzientziatuagoa dagoela aipatutakoarekin, baina askotan hori ez da nahikoa. Hori baino gehiago eskatzen ari gara. Nahiz eta duela 10 urte baino informazio gehiago egon eta jatetxeak, ikastolak, enpresak, etab. informazio gehiago izan gaiaren inguruan, kontzientzia eta beraien kolaborazioa oso urria da eta gizartea gaixotasunarekin inplikatzea eskatzen dugu. Hiri eta herri handietan jatetxe batzuk badituzte zeliakoentzat edota alergikoentzat menu berezia, baina zer gertatzen da herri txikietan?  Denbora guztian egon behar al gara sukaldariari azaltzen guk jan ahal duguna? Esan dudan bezala, gauzak poliki poliki aldatzen joan dira eta sukaldari berriak gero eta informazio gehiago jasotzen ari dira elikatzeko beharrizan desberdinen inguruan,  baina zer gertatzen da ez dakiten sukaldariekin? Hori da kritikatzen dudan puntuetariko bat. Ez dakitenen artean ere, informazio hori transmititzea beharrezkoa iruditzen zait, pertsona hauen normalizaziorako. Nahiz eta gizarteak aurrerakuntza nabarmenak jasan, uste dut alergikoek eta intoleranteek ez dutela arazorik izan behar jatetxe edota taberna batera joaten direnean.

Informazioa urria egoteaz gain, badut beste erronka bat kritikatzea gustatuko litzaidakeena, elikagaien prezioak. Oso garestiak direla esatea soberan dago, baina zergatik oradaindu behar dugu gehiago? Zenbait informazio iturrien arabera eta Mazorka aldizkariaren arabera (Zeliakoen elkarteak duen aldizkaria), familiako kideren bat zeliakoa izanda, elikagaien erosketetan, 1.500 euro gehiago gastatzen dute urtero. Normala al da? Egia da elikagaien etiketajea hobetu dela eta gero eta elikagai gehiagori ikusten zaio “Sin gluten” hitza idatzita. Aurrerakuntza horiek egon arren, ez dut onartzen 1500 euro gehiago gastatu behar izatea erosketatan. Zeliakoekin batera alergiadunek ere horrelako erronkak ari dira pasatzen. Aberatsak izan behar? Antza aberetsak izan behar gara glutenik gabeko produktuak jan ahal izateko. Probintzia batzuek laguntza ekonomikoak ematen diuzte, familia laguntzeko, Nafarroa, Extremadura eta Valentzia, hain zuzen.

This slideshow requires JavaScript.

“Arazo” bezala ikusten dugu eta horrelako begiradarekin begiratuz gero ez dugu aurrera egingo, beraz  arazo eta erronka bezala ikusi beharrean, nire proposamena elikatzeko beste ohitura bat izango balitz moduan ikustea da. Hau da elikatzeko dugun beste ohitura bezala ikustea.

            

(By El Aderezo – Blog de Recetas de Cocina)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s