Kaixo!

Leire nauzue, blog honen sortzailea eta bertan informazioa, bideoak, estekak, etab.ekoak sartzen joango naiz. Blogaren helburua, jendeak elikadurarekin dituzten arazoak azaleratzea da.

Elikatzea, denok dakigun bezala, pertsonok beharrezkoa dugun ekintzetariko bat da, bertatik ateratzen baitugu egunean zehar egin beharreko guztia. Gaur egungo gizartearen ondorioz, pairatzen ari garen hainbat gaixotasunen inguruan hitz egitera nator, intolerantzien eta alergien inguruan, hain zuzen ere. Arraroak edo ezinezkoak ziren gaixotasun horiek, gaur egun gero eta famatuagoak dira, eta gizakiongan gero eta eragin handiagoa izaten ari da. Ni horietako gaixotasun bat duen pertsona naiz eta horregatik aukeratu dut gaia. Nahiz eta gero eta famatuagoak izan eta jendea kontzientziatuagoa egon, etxetik kanpo jan nahi izanez gero oraindik ere zenbait lekuetan arazoak izaten ditugu jateko. Hori gutxi izango balitz, elikagaien prezioak ez dira batere merkeak, zenbait kasutan  “normalak” baino bikoitza balio du. Nire galdera zera da, zer egin behar dugu gure elikagaiak erosi ahal izateko? Normalak al dira elikagaiek dituzten prezioak?

Aipatutako guzti honetaz eta beste askoren inguruan hitz egiteko eta partekatzeko aukera izango duzue. Beraz, bukatzeko zuen gustuko izatea espero dut.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s